Izarra beilatokiaren kokapenarekin ados ez dauden etxarriarrak protestekin jarraituko dutela jakinarazi dute. Beilatokiaren kokapen egokiagoa posible dela aldarrikatu izan dute igande eguerditan, baina joan den astetik ostiralero egiten ari dira kontzentrazioa. Beilatokia toki egokian, nahi izanez gero posible da pankarta haren parean zabalduko dute, ostiralero, 19:00etatik 19:45era.