1993ko maiatzaren 15ean hil zen Pello Pariseko espetxe bateko erizaindegian. Pello ez zuten hiltzeko ere libre utzi. Pello ez zen izan Frantziako espetxe batean bizia galtzen zuen lehen preso politikoa. Ihesean zebillela Pellori babesa eman zion Jean Groix Bretainiarra ere espetxean hil zen hilabete batzuk lehenago. Espetxeak eritasunak sorrarazi eta gaiztotu egiten ditu, espetxean ez dago aukerarik osasun arreta duina izateko.
Hogeita lau urte eta gero, Oier Gomezi sei hilabeteko bizitza aurreikuspena duenean eten dio zigorra Frantziak, eta Espainiako barne ministerioak aitortu du hil baino bi hilabete lehenago kaleratuko dituela gaixotasun larriak dituzten presoak. Hau da bi Estatuen maila. Soilik mugituko dira beraien jarrera lotsagarriak kosteak eragiten dienean. Eta hori gertatzen da jendarte osoa eta nazioarteko eragileak bat eginda mobilizatzen direnean.
12 euskal preso larriki gaixo daude: J. Codo (espondiolitis ankilosantea), G. Fraile (mingainaren karzinoma), M. Azkarate (porta zaineko karzinoma), Abetxuko (bihotza eta prostata), J. Arizkuren (bihotza), I. Fdz. Iradi (esklerosi anizkoitza), G. Arruarte (aldebiko ubeitis akutua), I. Iparragirre (VIH C-3 estadioan), T. Martin (eskizofrenia paranoidea), A. Gogorza (Obsesio Konpultsio desoreka), J. Borde (adenokarzinoma kolonean) eta I. Etxeberria (Miopia Magnoa). Denek aske egoteko eskubidea dute. Osasuna berreskuratzeko, ez hiltzeko. Gogoan izanen ditugu larunbatean Etxarrin.