Mariñelarena eta gaixo dauden presoak gogoan

Larunbatean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Pello Mariñelarena Imaz Parisko La Sante kartzelan preso zegoela HIESak jota hil zen 1993ko maiatzaren 15ean. Mediku arreta egokirik ez zuela jaso eta kartzelako osasun baldintza penagarriak zirela salatu zituzten orduan. Etxarriarraren heriotzaren 24. urteurrena dela antolatutako ekitaldian larriki gaixo dauden euskal presoen egoera nabarmendu nahi dute. Gaixoak artatzen dituen Jaiki Haidi elkarteko kide batek eta Kalera Kalera ekimeneko preso ohi batek parte hartuko dute ekitaldian.

Erlazionatuak

Mariñelarenaren lanen erakusketa ibiltaria etzi mustuko da

Etxarri Aranatz

Maiatzaren 15ean, igandean, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara Etxarri Aranazko estalopean. Gaur eta igande goizean zehar jarduera osa...