Lau urtero jokatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta aurten 17. edizioa izanen du. 43 bertsolarik eman dute izena eta horien artean Eneko Lazkoz Martinez dago, Nafarroako Bertsolari Txapelketan aurten lortutako txartela baliatu duena. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 Baigorrin hasiko da, irailaren 23an. Txapelketak 14 saio izanen ditu eta finala Barakaldoko BECen abenduaren 17an jokatuko da. Irailaren 12an eginen da aurkezpen ofiziala eta bertan emanen dira xehetasun guztiak. Hori bai, txapelketaren aurkezpen festa irailaren 20rako iragarri dute.