Erdoziaren Etxarriko hitano-alokutiboari buruzko lana FLVn

Guaixe 2017ko mai. 25a, 16:39
Jose Luis Erdozia euskaltzain urgazlea Andres Urrutia erakundeko burua ondoan duela.

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Fontes Linguae Vasconum (FLV) aldizkariaren 122. zenbakia argitaratu ditu. Euskararen inguruko hainbat aspektu ikertu eta aztertzen ditu aldizkari horrek. Ohi bezala, hainbat lanez osatuta dago zenbaki hau ere. Haietako bat Jose Luis Erdoziak idatzitako Etxarrierako hitano-alokutiboa artikulua da.

Erdoziak lanean azaldu duenez, artikuluaren abiapuntua 2015eko apirilean herriko gaztetxean etxarrierari buruz emandako hitzaldia dago. Gazteei, emakumezkoak gehienak, jakin-min handiena hitanoak sortu ziela kontatzen du eta hortik abiatu zela orain argitaratu den artikulua idaztera. Bertan Etxarri Aranazko euskaran erabiltzen den hikako moldearen nondik norakoak aztertzen dira. Artikuluan Erdoziak, besteak beste, testuingurua eman, adizkiak tauletan jaso, egungo ereduak eman eta Joseba Sarrionaindiaren testu bat etxarriera alokutibora moldatu du.