Mikel Auzmendi Garziandia gitarra-joleak musikaren historiaren barnako bidaia proposatu gaurko. Etxarriarrak bere gitarra kontzertua barroko garaiarekin hasiko du, Johann Sebastian Bach-en Suite BWV 1006a obrarekin. Mauro Giulianiren Rossiniana 1. zenbakia op 119ren klasizismotik XX. mendeko musikara pasako da. Azken tarte horretan Dusan Bogdanovicen Balkanetako sei miniatura eta Joaquin Rodrigoren Fantasía para un gentilhombre joko ditu. Auzmendik orkestraren akonpainamendua grabatua eramanen du eta bera gitarra-jole bakarlari bailitzan ariko da. Ordu bateko iraupena izanen du programak.
Etxarriarra herriko musika eskolan irakaslea izateaz aparte, musika kontserbatorioan, goi mailan, 4. urtea du. Hartarako prestatutako programa da hain zuzen ere gaur eskainiko duena.