Bikoteka korrika egitera animatuko gara?

Andra Mari ikastolaren IV. Binakako Lasterketa-Naparpellet Saria jokatuko da bihar, larunbatean, 19:00etan

Andra Mari ikastolaren IV. Binakako Lasterketa, Naparpellet Saria bihar jokatuko da, larunbatean, maiatzaren 27an, Etxarri Aranatzen, 19:00etatik aurrera. Lasterketarekin familian parte hartzearen balorea sustatu nahi da, hau da, familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea, eta, bestetik, helburu ekonomikoa du, ikastolarendako sostengua lortzea.

5 maila+sokatira
5 kategoria ezberdinetan jokatuko da bikotekako lasterketa hau, Haur Hezkuntzako umeetatik hasita, helduetaraino. Haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du eta L.H.-ko 5. eta 6. mailakoek, aldiz, nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Berrikuntza moduan, 2 eta 4 urte bitarteko haurrek lasterketa berezia egingo dute, haien moto txikietan osatuko baitute Molto lasterketa.

Guztira 5 lasterketa edo proba jokatuko dira, kategoria ezberdinak kontuan hartuta, eta, bukaeran sokatiran lehiatuko dira gazteak helduen kontra. Giroa berotzeko, bikote parte-hartzaileek argazkia ateratzeko aukera izango dute eta auzatea eta beste izango dira. Aipatzekoa da LH 5. mailatik gorakoen artean, taldeka izena emanez gero, Urbasa Abentura parkerako sarrerak zozketatuko dira.

KIVAren koloreak
Andra Mari ikastolak Binakako Lasterketa ikastolan martxan jarri den eskola jazarpenaren aurkako KIVA proiektuarekin lotu nahi du; besteenganako errespetuaren alde egin nahi da; horregatik, KIVA koloreekin jantzita joateko gonbitea egin die Andra Marik korrikalariei: berdez, urdinez, horiz edo gorriz.

Andra Mari ikastolako IV. Binakako Lasterketa. Probak:
19:00etan: 2-4 urteko Molto Lasterketa (100 m)
19:15ean: Haur Hezkuntza (200 m)
19:30ean: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak (400 m)
19:40ean: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila (800 m)
20:00etan: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera (1.609 m)
Sokatira: Gazteak vs helduak

Izena emateko
Proba aurretik, Etxarriko udaletxeko estalopea (4 euro).