Etxarri Hendaian txapeldun

Guaixe 2017ko mai. 31a, 09:47

Hendaiako Futbol 7 Torneoa irabazi du Etxarrik

Asteburuan jokatu da Hendaiako Futbol 7 Torneoa. Torneo ezaguna da eta Iparraldeko eta Hegoaldeko talde ugarik hartzen dute parte. Etxarriko talde batek makina bat urte daramatza bertan aritzen. Orain arte final laurdenetatik ez dira pasa izan, baina aurten finalerako sailkatu ziren. Final lehiatuan, Iruñeko Harresi taldeari 3 eta 0 irabazi zioten eta torneoa lortu zuten. Lizarra kanpinean egonaldia lortu dute saritzat.