Etxarri Aranazko futbol taldeak emakumeen futbola ekarriko du larunbatean San Donato zelaira. Puntako partida izango da, 16 urtetik azpiko Nafarroako selekzioa Gasteizko Aurreraren kontra lehiatuko baita. Partida larunbatean jokatuko da, 16:00etan, San Donato futbol zelaian.
Orain arte kategoria ezberdinetako torneoa antolatzen zuen Etxarri futbol taldeak denboraldi bukaeran eta aurten emakumezko torneoa antolatzea zuten buruan, baina emakumezkoen denboraldia ez da oraindik guztiz bukatu, Kopak eta beste daude jokoan, eta ezizkoa izan da torneoa antolatzea. Horren ordez, partida bat antolatu dute, baina maila handikoa, 16 urtez azpiko Nafarroako selekzioa ariko bait Gasteizko Aurreraren kontra.
Aroa Cerezo
Aroa Cerezo jokalari lakuntzarrak jokatuko du Nafarroako 16 urtez azpiko selekzioarekin. Irati Igoa etxarriarra orain 18 urtez azpiko Nafarroako selekziorako hautatu dute, eta, beraz, etxarriarra ezingo da jaioterrian aritu.