Etxarri Aranatzen ez da eraso sexistarik onartzen. Hori irakur daitezke Etxarri Aranazko Udalak herri sarreretan jarri dituen karteletan. Udalak aurretik ere Etxarrira joaten direnei gogorarazi die herrian euskaraz bizi direla eta Etxarri errausketaren kontra dagoela. Mezu horiek dagozkien kartelen bidez zabaltzen dira errepide bazterretatik.