Festetan eta beste ospakizunean erabiliko ziren erraldoiak egiteko Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Zerbitzuak etxarriarrei ideiak eskatu zizkien ilbeltzean. Jasotako ideiak erraldoietan bihurtzeko lana hartu zuten Paola Ferrarik, Txaro Garziandiak eta Florencia Nilok. Lau erraldoi egin dituzte, udalak eskatu bezala herriko pertsonaiak edo etxarriarrendako esanguratsuak izan zitezkeen pertsonaiak. Aurretik oso ondatuak zeuden erregeen irudiak berrerabiliak izan dira.
Erraldoien izenak, zergatia eta haiek ezagutu nahi dituenak bihar du hitzordua plazan. Bide batez, Kultura Zerbitzuak erraldoiak dantzatzeko konpartsa osatzeko apirileko deialdiak eraginik izan duen jakiteko aukera izanen da. Bi hamarkada pasa erraldoirik gabe eman ondoren, berriro bueltan dira Etxarri Aranazko erraldoiak. Udalak buru-handiak duela bost urte konpondu zituen.