Altxatu eta Zopilotes Txirriaos taldeek jarriko diote Etxarri Aranazko gaztetxearen 10. urteurrenari soinu banda. Irunberriko taldeak punk-rock doinuak ekarriko ditu eta Hegalen indarrez aitzina 3. diskoa aurkeztuko du. Napar-mex estiloko doinuak dira Zopilotes Txirriaus taldeak jotzen dituenak. Parranda borobiltzeko giroa jarriko dute oholtzatik.