Udaberri akabera aldera zuzeneko musika zikloa hartzen du Etxarri Aranazko plazak urtero. Musika eskolako ikasleen emanaldiak abiarazi du aurten zikloa. Haiei txanda Di Sei opera band taldeak hartuko die. Ahots handiak dituen talde lirikoa da, zuzen-zuzenean abesten duena. Abesti modernoak egiten ditu genero lirikora moldatuak. Di Sei taldeak hiru abeslarik osatzen dute: Nekane Piñuela (sopranoa), Cristina Sevillano (sopranoa), Juanjo Bordes (tenorea). Haiekin batera
hiru instrumentista aritzen dira: Laura Zudaire (biolina),Eduardo Zudaire (gitarra klasikoa), Iñigo Mikeleiz (akordeoia). Egungo eta aspaldiko kantak abesten dituzte eta egokituta daude ikusle guztiek entzun ditzaten.