Etxarri Aranazko Futbol Taldeak emakumezkoen futbol partida antolatu zuen larunbat arratsaldean Etxarri Aranatzen. Nafarroako 16 urtez azpiko selekzioa eta Gasteizko Aurrera taldeak gogo guztiekin atera ziren zelaira. Nafarroan jokalari sakandar bat zegoen, Aroa Cerezo lakuntzarra. Bi taldeen artekoa partida bizia izan zen, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan eta husnako berdinketarekin bukatu zen partida.