Etxarri Aranazko Sare Herritarraren ekimenez, “Kiriko eta Adriana” pertsonaiek, San Kiriko eta San Adriango erromeriak baliatuko dituzte dispertsioaren aurkako aldarria herritarren artean zabaltzeko.
Duela 7 urte Joseba Andoni Beltza herritarrak eta Juan Luis Napal diseinatzaileak asmatutako “Kiriko eta Adriana” pertsonaiak hasarre daude, “gingirriñetan daude”, Estatu espaniar zein frantszesaek darabilten dispertsio politika krudelarekin.
Astebururo astebururo Eetxarriko hainbat senide edo lagunek egin behar dituzten 7.000 km krudel horiekin “gingirriñetan”daude… sufrimenduarekin, kostu humanoarekin, zein ekonomikoarekin “gingirriñetan”, urtero bataz besteko gastua senide bakoitzeko ia 20.000 €-eurokoa da; istripuekin “gingirriñetan”, dagoeneko 16 senide eta lagun hil dira dispertsioak eragin dituen istripuetan; larriki gaixorik daudenen, Jagoba, Gorka, Manu, Jose Ramon, Josetxo, Ibon, Garikoitz, Ibon Fernandez, Txus, Aitzol, Joseba, Iñaki eta gainontzeko guztien egoerarekin “gingirriñetan, edo eta salbuespenezko legedi mendekati horrekin “gingirriñetan” daude oso!
Baina, asko gara Etxarrin, “Kiriko eta Adriana” bezala, “gingirriñetan” gaudenak!
Eta horregatik “Kiriko eta Adrianarekin” batera, San Kiriko eta San Adrian erromerietan “Etxien nei ttugu!” ozen aldarrikatzera gonbidatzen ditugu etxarriar denak. Ondo pasa, baina gogoratu “Etxien nei ttugu!”.
Guztion artean lortuko dugu!