Etxarri Aranazko Sare herritarraren ekimenez, Kiriko eta Adriana pertsonaiak heldu den asteko bi festetan egonen dira. Duela 7 urte Joseba Andoni Beltza herritarrak eta Juan Luis Napal diseinatzaileak asmatutako pertsonaiak dira eta, Saretik adierazi dutenez, hasarre, “gingirriñetan daude”. Arrazoiak ere azaldu dituzte: “estatu espaniar zein frantsesak darabilten dispertsio politika krudelarekin; astebururo-astebururo Etxarriko hainbat senide edo lagunek egin behar dituzten 7.000 km krudel horiekin; sufrimenduarekin, kostu humanoarekin zein ekonomikoarekin; istripuekin; larriki gaixorik daudenen egoerarekin edota salbuespenezko legedi mendekatiekin”. Saretik gaineratu dutenez, “asko gara Etxarrin, Kiriko eta Adriana bezala, “gingirriñetan” gaudenak!”