Etxarri Aranazko toponimia ondarea gordetzeko hura ezagutu eta erabiltzea baino ezer hoberik ez dagoela uste dute herriko Toponimia Batzordean. Horregatik, urtero, garagarrilean ibilaldi bat antolatzen dute dermioan barna. Joan den urtean Altzituertan barna egitekoak ziren ibilaldia baina eguraldi txarrak ez zuen utzi. Eta ondoren ezin izan zen egin. Beraz, bihar Etxarri eta Bakaiku arteko joan etorria eginen dute Altzituertan barna. Lau orduko ibilbidea izanen da eta bidean Jose Luis Erdozia Mauleonek toki izenei buruzko argibideak emanen ditu.