Euskal hip dantza hop

Guaixe 2017ko eka. 9a, 10:30

Igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

Bi dantza konpainia: Kukai eta Brodas Bros. Bi dantza mundu: euskal dantza eta hiri dantza. Euskal Herria eta Katalunia. Bien lanen uztarketa da Topa ikuskizuna, euskal dantza tradizionalaren lengoaiarekin batu dute hip-hopa. Kalea, Etxarriko plaza, kasu honetan, espazio eszeniko bihurtuko dute dantzariek. Lauk hain zuzen ere.

Musika entzundakoan gazteek haiendako ohikoa denari ekinen diote: dantzari. Hura baita haien adierazpidea da. Dantzari esker dira diren bezalakoak.
Dantza mudu desberdinetakoak izanda ere, kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia. Hala, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen. Kaleko adierazpen garaikideak dira, hirietako plazetan gaur egun elkarrekin aritzen direnak.

Fitxa
Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitos

Dantzariak: Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Lluc Fruitos eta Clara Pons.
Musika: Jean Phillipe Barrios 

Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerme Jimenez

Talde teknikoa: Angel Agüero

Produkzioa: Nagore Martinez
Banaketa: Doltza Oar-Arteta