Patroiaren eguna giro ederrean

Guaixe 2017ko eka. 14a, 10:44

San Kiriko eguna ospatu zuten etxarriarrek atzo. Goizeko mezaren ondoren, soroak eliz atetik bedeinkatu ziren. Arratsaldean, lagun kuadrilak Andra Mari ermitaren inguruan merendatzera elkartu ziren eta giro ederrarekin festa ordu txikiak arte luzatu zen.