Gauza jakina zena Aspek konfirmatu berri du. Etxarri Aranatzek puntako pilotari berria du, Adur Lasa. Adurrek 23 urte ditu eta hirutan Binakako txapelduna izan zen Oskar Lasa, Lasa III.aren pilotariaren iloba da, atzelaria, osaba bezala. Gazte etxarriarrak ekainaren 25ean debutatuko du Asperekin, San Juan festetan murgilduta egonen den Eibarko Astelenan, Lasa IV.a izenarekin. Horrela, dinastiari jarraipena emango dio.
Teknikoki Adur Lasa pilotari profesionala zen, Garfe enpresan. Xala eta Titin bezalako pilotariekin aritu da lanean eta prestakuntza hori bikain etorri zaio saltoa emateko garaian. Fitxaketa honekin Aspek atzelarien atala indartuko du.