Eguraldiak aurreko bi urteetan utzi ez bazuen, ostiralean festa handia egin zuten etxarriarrek San Adrian ermitaren ondoan. Udalak eskainitako fritadan 60 kilo haragi gisatu banatu ziren. Haren saldarekin zopa egin zen ere. Barrenak berdintuta, lehen ardo barkiloak eskuz-esku ibili ziren. 1.200 litro ardo banatu zituen udalak. Bazkaldu, piperropilak jan eta azken dantzak egin ondoren herrira arteko kalejiran ohiko lau geldialdien ordez bost egin ziren: Santatritein, Leñuben, Danbolintxulon, kanpineko ate parean eta Arangorrietan. Azken aurreko geldialdia izan zen berritasuna. Arangorrietan pixka bat afalduta 23:30 aldera iritsi zen festa segizioa herrira.