Etxarriko jubilatu elkartean ate irekien jardunaldia igandean

Guaixe 2017ko ekainaren 23a

"Jendeak elkartea ezagutzeko eta hara sartzen animatzeko"helburuz antolatu dute igandekoa. Gure Ametsa jubilatu elkartetik pasatzen direnak argazki (zaharrak, txangoetakoak) eta 1960tik aurrerako festa egitarauen erakusketak eta jatekoak izanen ditu. 12:00etatik 14:30era eta 16:30etik 22:00etara izanen da. "Elkartean ongi pasatzeko aukera" eskaintzen dela esan dute elkarteko kideek. Taberna izateaz aparte, ordenagailua, gimnasia, yoga, egun bateko txangoak, mahai-jolasak eta beste dira elkartearen eskaintza. Hura bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da igandea.