Osasuna Fundazioak udako futbol campusak antolatu ditu Nafarroako hainbat txokotan. Guztira 765 neska-mutiko trebatuko dira, besteak beste, Taxoaren, Aiegin, Larrabiden, Azkoienen, San Adrianen, Altsasun eta Etxarri Aranatzen antolatu diren udako futbol campusetan.
Etxarri Aranatzen astelehenean hasi zen Osasuna Fundazioak Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin antolatutako futbol campusa eta ostiralean despedituko da. 4 eta 10 urte bitarteko 30 neska-mutiko dabiltza trebatzen San Donato futbol zelaian, euskara hutsean, goizeko 8:45etik 14:00etara.
Hurrengo astean Altsasuk hartuko du Osasuna Fundazioko udako futbol campusa, uztailaren 3tik 7ra.