Etxarri Aranazko atzelariak beteta zegoen Labriten bildutako pilota zaleen txalo beroak jaso ditu bere agurrean. Oroigarriak jaso ditu, dantzari sakandarrek eskainitako aurreskua eta Iñaki Bizkai akordeoi jolearen "Sigo siendo el rey" doinua ere ez da falta izan Bombonerako ekitaldi hunkigarrian.