Gaur, garilaren 13an, jokatuko da Sanferminetako Ardoaren Desafioa. Hiru partidatan lehiatuko dira Aspe eta Asegarceren ordezkariak. Lau t´erdian Joanes Bakaikoa etxarriarrak Mendizabal III.a izango du aurkari, binakakoan Elezkano II.a-Merino II.a Artola eta Untoriaren kontra ariko dira eta buruz burukoan Jakak eta Lasok jokatuko dute.