Guardia Civilak jakinarazi duenez, Etxarri Aranatzen jarritako kontrol batean 2,5 kilo marihuana atzeman ditu. 37 urteko gizonezko gipuzkoar baten autoa geldiarazi zuten eta ibilgailuaren miaketa egiten kutxa baten barruan opatu zuten aipatu sustantziaren kukuluak, kontsumorako prest zeudenak. Autoaren gidariari osasun publikoaren kontrako delitua egotzi eta auzibidea zabaldu diote.
Argazkia: Guardia Civila.