Aitor Zubieta atzelari etxarriarrak pilota utzi eta gero omenaldi polita jaso zuen Iruñean, sanferminetan. Baina bihar hasiko dira Etxarri Aranazko festak eta etxarriarrek festa egunak aprobetxatuko dituzte bere herritar eta laguna omentzeko.
Gure Pilota Elkarteak larunbatean, 17:30ean, pilota eta pala partidak antolatu ditu eta jaialdi hori aprobetxatuko dute Aitor Zubieta omentzeko. Zubietak hainbat urte daramatza aipatu elkartean klaseak ematen eta, alde horretatik, omenaldia are bereziagoa izanen da.
Bestalde, ostegun eguerdian, 12:00etan, nesken pala partidak jokatuko dira Etxarrin, Gure Pilota Elkarteak antolatuta.