Foruzaingoak jakinarazi duenez, 54 urteko gizonezko etxarriarra atxilotu zuten asteburuan. Foru poliziak deia jaso zuten jakinaraziz gizona bere bikotekide ohiaren etxera sartzeko balkoian gora zihoalako. Emakumezkoak foruzainen aurrean tratu txar fisiko eta psikologikoak salatu zituen eta urruntze neurria ezartzea eskatu zuen. Foruzaingoak atxilotutakoari genero indarkeriarekin lotutako delitua egotzi diote eta auzia epaileen esku utzi dute.