Mendi antolakuntza parte-hartze prozesuaren bidez

Guaixe 2017ko ira. 11a, 09:47
Etxarriko ikuspegia Lizarraga aldetik.

Etxarri Aranazko Udalak Mendi Antolakuntza Proiektuaren Plan Berezia onartzeko parte hartze prozesu bat bultzatu du. 2015ean izandako parte hartze prozesuari esker Mendi Antolakuntza Proiektuaren oinarriak ezarri ziren. Oraingoan, proiektuaren Plan Berezian jasotako neurriak plazaratuko dira etxarriarren ekarpenak jasotzeko.

Horretarako bi batzar deitu ditu Etxarri Aranazko Udalak. Biak ere kultur etxean eginen dira. Aurrena, irailaren 14an, ostegunean, eta, bigarrena, lastailaren 15an, 20:00tatik 22:00tara. Lehenengoan Plan Bereziaren oinarriak aurkeztuko dira eta partaideen ekarpenak jasoko dira. Ondoren, Plan Berezia herritarren eskura egonen da udaletxean ekarpen berriak plazaratzeko. Bigarren saioan jasotako ekarpenen balorazioa egingo da.