Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak prest du 17. Bertsolari Txapelketa Nagusia. 43 bertsolari izanen dira Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna lehiatuko direnak, guztiak ere, abenduaren 17ko BEC-eko finala buruan dutela. Horien artean dago Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra, Nafarroako txapeldunordea. Bera beste bost bertsolarirekin batera sei final-laurdenekoetatik azkenekoan ariko da, Tolosakoan, lastailaren 14an. Talde bakoitzean puntu gehien jasotzen dituen bertsolaria pasako da finalaurrekoetara. Eta gainontzekoek puntuazioaren zain geldituko dira, jokoan dauden 12 txarteletako bat eskuratzeko.
www.bertsozale.eus web orrian lehiaketari buruzko informazio guztia izateaz aparte, final-laurdenetarako txartelak salgai daude. Elkarteko bazkide direnak hurrengo faseetarako sarrerak edo bonoak eros ditzakete.