Etxarriko XLII. Mendira Joan Etorria, ate joka

Guaixe 2017ko ira. 21a, 15:53

Urriaren 1ean jokatuko da eta izena ematea zabalik dago

Etxarri Aranazko Udaberri elkarteak, Nafarroako Mendi Federazioarekin eta Etxarri Aranazko Udalarekin antolatuta, Etxarriko ferietako igandean, urriaren 1ean, jokatuko da XLII. Mendira Joan Etorria, 11:00etatik aurrera. Ohikoa denez, Etxarriko plazatik bargara igotzea da erronka, Hartzabaleraino (1065 m), maiatza jartzen den tokiraino, eta handik berriro plazara jaistea. Etxarriko proba Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako puntuagarria izango da eta 10 km eta 572 m desnibel positiboko proba da.

Izena ematea zabalik dago www.mendizmendi.com web gunean.