Etxarri Aranazko ferietan igande arratsaldean pilota jaialdia hartuko du Euskalerriari pilotalekuak. Sarrera dohainik izango da eta herriko pilotariak lanean ikusteko aukera izango da, gizonezkoak eta emakumezkoak. Esaterako, lau t´erdian Ansotegik Araña izango du aurkari. Binaka, emakumezkoetan Leire Etxanizek Olatz Ruiz de Larramendirekin ariko da eta azken honen ahizpa Maite eta Yanira Aristorena etxarriarra izango dituzte aurkari. Eta azken partidan, Murgiondo eta Lasa III.a etxarriarrek Saralegi eta Martinez de Eulateren kontra jokatuko dute.
Etxarriko jaialdia
Lau t´erdian: Ansotegi – Araña
Binaka: Olatz Ruiz de Larramendi-Leire Etxaniz / Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendi
Binaka: Murgiondo-Lasa III.a / Saralegi-Martinez de Eulate