Gudari Egunean etorkizunera begira

Guaixe 2017ko ira. 28a, 16:54

Askatasuna dugu irabazteko! lelopean ospatu zuen Sortuk Gudari Eguna atzo. Etxarri Aranazko kultur etxean elkartu zituen bere kideak ekitaldi-omenaldian. Aurrera egiteko elementuak “herria eta demokrazia” direla azaldu zuten, “biak ala biak Euskal Herriari ukatu zaizkionak, baina herri aske eta justuago batera bidean beti bezain irmo borrokatuko ditugunak”. Helburu horiekin konprometitu zirenak omendu zituzten ere.

Argazkia: Utzitakoa.