Bihar eta etzi feriak ospatuko dira Etxarri Aranatzen. Azoka dena igande goizean eginen da, korrikalariak mendira-joan etorria egiten duten bitartean. Baina aurtengo egitarauko berrikuntzak bi dira. Hura zabaltzen duen Sakana Harrera Haranaren Ongi etorri munduko zaporeak ekimena eta igande arratsaldez izanen diren pilota partidak. Jakina, auzaterik ez da faltako, ezta Sakanako artzainen gazta txapelketa ere.
Egitaraua:
Larunbata 30
12:00 Ongi etorri munduko zaporeak. Europako mugen egoera salatu eta janariaren bitartez herriko aniztasuna plazara atera. Lurralde desberdinetako jakien dastaketa. Argazki erakusketa. Arabiar idazkera tailerra. Sakana Harrera Harana.
12:30-14:00 Swing dantzen erakustaldia eta dantzatzeko tailerra.
13:30 Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsa.
17:00 Talo tailerra, Saralegitarrekin.
18:30 Sakanako Trikitilariak.
18:30 Bordetxe abere zirkoa.
20:00 Auzatea Karrikestu elkartearen eskutik.
20:00 Salbea (elizak antolaturik).
20:30-22:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00-03:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
Igandea 1
10:00-14:00 Etxarriko animalien erakusketa.
Ekoizle eta artisauen azoka.
11:00 XLII. Mendira joan-etorria (Udaberri elkarteak antolatuta).
11:15 Auzatea Larrañeta elkartearen eskutik.
13:30 Sakanako Artzainen XIV. Gazta Txapelketa.
17:30 Sukaldaritza tailerrak.
17:30 Pilota partidak Euskalerriari frontoian, doan.
19:00-22:00 Dantzaldia Ken bat taldearekin.
21:00 Zezensuzkoa.
Artisauak | |
Maider Uli Garrido | Larrua |
Jesus Gruceta Otaduy | Zilarrezko bitxiak |
Maria Esparza Luri | Zeramika |
Joseba Rodriguez Rojo | Esku pilotak |
Igor Unanue Osoro | Egur lanak |
Silbia Sesma Nazabal | Kakorratzeko bitxiak |
Sara Redondo Iturriaga | Puntuzko jantziak |
Erabili | Poltsak eta arropa |
Zapatari | Larrua |