Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako XXVI. Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketako euskarazko lehiaketa Maider Galarzak eta Xabier Artiedak partekatu dute saria. Artieda etxarriarrak Maximiliano, ipuin kontalaria lana aurkeztu zuen lehiaketara. Ipuinek duten botere eraldatzailea lantzen du. Neska-mutiko talde bat ipuin kontalari baten laguntzaz euren artean sortzen diren desakordioak eta lehiak lantzen ari da. Eta lan horretan harremanak fantasiaren bidez eraldatu daitezkeela planteatzen da. Epaimahaiak esan duenez, Artiedaren testua antzeztua izateko baldintza onak ditu.
Artieda aktorea, dantzaria eta kantaria da. Nafarroako Antzerki Eskolan ikasi zuen 2006 eta 2009 artean. Mar Navarro eta Andres Hernandezen teknika fisikoko eskolan sakondu zituen 2009-2001 urteetan. Honakoekin ere trebatu da: Joven Compañía, Carmen Larraz, JoséManuel Carrasco, Kon-moción dance company eta Alfredo Sanzol. Aktore giza Goenkalen azaltzeaz aparte, Auzomotojori teatro, Craft proiektua, Malayerba, La Fura Dels Baus, EnBoca teatro, Aran-aran teatro eta Endeka teatro. Tempomobilerekin aritu da dantzan eta Iruñeko Orfeoiarekin eta kale musikariekin kantuan.
Xabier Artiedari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa hemen entzungai.