Etxarri Aranazko plazan lau mahai ilara luze-luzeak. Eta haien gainean botanika eta mikologia erakusketa. Makina bat landare eta ziza herriko dermioan jasotakoak. Espezie aniztasunak dugun aberastasunaren berri eman zuen. Haien inguruan hizketan jendea poliki elkartu zen, goiz eta arratsaldez. Gainera, kamioi baten gainean ikusgai izan zen Uharte Arakilen hazitako 252 kiloko kalabaza bat eta tamaina ederreko beste bi, Etxarrin jasoak 87 eta 35 kilotakoak.
Erakusketa Hartzabal elkarteak eta mikologia lantaldeak antolatu zuten. Baina ez da zizen inguruan egindako ekimen bakarra. Jose Ramon Belokik 10. urtez mikologia ikastaroa eman du Larrañeta elkartean.