Asteburuan promozio mailako edo 2. mailako lau t´erdiko txapelketa hasi zen. Joanes Bakaikoa etxarriarra da bertan ari den sakandar bezala, baina ordezkaririk gabe geratu gara larunbatean Labriten jokatutako final laurdenetako kanporaketan Agirrek 22 eta 20 irabazi ziolako etxarriarrari. Agirre eta Bakaikoaren arteko lehia oso gogorra izan zen. Nahiz eta atzetik joan, Bakaikoak ez zuen sekula partida galdutzat eman eta Agirrek sekulako lana egin behar izan zuen garaipena lortzeko.
Horrela, Elordik, Ugaldek, Agirrek eta Peña II.ak jokatuko dute promozioko lau t´erdiko finalerdietako ligaxka.