Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken final aurrekoan parte hartu zuen Eneko Lazkoz Martinezek larunbatean. Harekin batera Tolosako Beotibarren Maddalen Arzallus, Jon Maia, Beñat Lizaso, Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue aritu ziren. Etxahun Lekuek lortu ditu puntu gehien, 673. Etxarri Aranazko bertsolariak harmailetan babesle talde beroa izan zuen. Lazkozen Tolosako saioa gorabeheratsua izan zen, behetik gora eginez eta akaberan Nafarroako txapelketako saioetako maila emanez. Entzuleek bere kartzelako lana estimatu zuten. Final laurdenak despedituta 33. bukatu du etxarriarrak.
Lazkoz, Boli, animatzera joan ziren etxarriarrekin batera.