Etxarri Aranazko Udalak maisu-maistren etxea zenean egokitu zuen gaztetxokoa. 12 eta 16 urte arteko gazteen biltokia da eta han hainbat jardueretan eta tailerretan parte hartzeko aukera dute: Henna, pultserak, body art, sukaldaritza, slim, lehen sorospenak, graffiti, pelikulak ikusi, mahai jokoen txapelketak…
Bihar zabalduko ditu ateak gaztetxokoak eta maiatzera arte gaztetxoek asteburuko arratsaldeak non pasa izanen dute; larunbatetan, 17:00etatik 21:00era, eta igandetan, 17:00tatik 20:30era. Gaztetxokoaren hirugarren sasoiak berritasunak ditu ere: orain arte eraikineko sotoan bazeuden, lehen solairura aldatu baitu egoitza. Dagoeneko 49 gaztetxok eman dute izena. Horretarako, denboraldi guztirako 30 euro pagatu dituzte. Familia ugariek, bakarkakoek eta sexu-indarkeriak kaltetuek %20ko deskontua izanen dute. Etxarrin erroldatuak ez daudenak 40 euro pagatu beharko dituzte.