Bertsoaroa da Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak 1991tik urtero antolatzen duten zikloa, bertsolaritza Iruñean sustatu eta kalitatezko emanaldiak eskaintzeko asmoa du. Nafarroako bertsolariei eta bertsolari gazteei bultzada emateko xedea ere badu. Aurtengoa zortzi emanaldiz osatutako egitaraua prestatu dute, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bat barne duena. Bertsoaroa zikloa gaur hasi eta abenduaren 2an despedituko da.
Zikloa zabaltzeko bertso saioa antolatu dute. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Ander Fuentes ‘Itturri’, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Eneko Lazkoz bertsolariak ariko dira, Alaitz Rekondo gai-jartzailearen esanetara.