Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutakoen artean, Volar filmaren proiekzioa hartuko du Etxarri Aranatzek ostiralean, 21:30ean, Kultur Etxean. Etxarri Aranazko Udalak antolatu du ekitaldia, Emakunderen laguntzarekin.
Bertha Gaztelumendik zuzendu du Volar eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen produkzioa da. Bertan indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen dira. Protagonistek landetxe batean asteburu bat pasatzen dute elkarrekin, euren eguneroko bizitzatik urrun, eta gizartearen esku jartzen dute euren bizitzako ibilbidea, biktimismorik gabe.