Etxarriko irakurle taldearen hitzordua

Guaixe 2017ko abe. 7a, 09:46

Victoriano Huizi udal liburutegian hartuko du aterpe, atzea ere, Etxarri Aranazko irakurle taldeak.
Hurrengo hitzordura Mari Luz Esteban Feminismoa eta politikaren eraldaketak (2017, Susa) liburua irakurrita joanen dira kideak eta hark sorrarazitakoen inguruan hizketatuko dira. Liburu horretan Estebanek feminismoak Euskal Herrian 1976tik gaur arte izan dituen ezaugarriak eta aldaketak aztertu ditu. Baita horiek sorrarazten dituzten erronka berriak ere aurkezten ditu. Bere iritzia partekatu nahi duenak abenduaren 14an, ostegunean, 19:00etan du hitzordua.