Emakumearen kontrako indarkeriagatik atxilotuta

Guaixe 2017ko abe. 11a, 16:57

Foruzaingoak jakinarazi duenez, azaroko azken astean 53 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Etxarri Aranatzen. Senide batek erasoa jasateagatik salatu eta familia barruko indarkeria delitua ustez egin izanagatik atxilotu zuten Altsasuko polizia-etxeko agenteek etxean. Salatzaileak bi puntuko jostura behar izan zuen. Iruñeko 5. zenbakidun instrukzio-epaitegiaren esku gelditu da auzia. Foruzaingoak gaineratu duenez, atxilotzeko unean gizonezkoak agenteak iraindu eta mespretxatu zituen; horregatik, administrazio-salaketa jarri diote.