Abesbatzaren Disney kanten aukeraketa

Guaixe 2017ko abe. 15a, 12:04

Etxarri Aranazko abesbatzak Disney forever kontzertua emanen duela igandean, 19:00etan, elizan

Walt Disney zinema estudioek hainbat film eman dituzte beraien ibilbide luzean. Eta haietako soinu bandari erreparatu dio Etxarri Aranazko abesbatzak eguberritako kontzertua prestatzeko. Disney betirako izenburupean kontzertua emanen du abesbatzak etzi. Baina ez dira bakarrik ariko, helduekin batera harrobia ere ariko baita: Etxarri Aranazko abesbatza txikia.

Animazio filmeen berezitasunak Alicia Armendariz zuzendariari jokoa eman dio. Hala emanaldiaren zati batean helduen abesbatzaren ardura izanen da eta bestea haurrena. Batzuk eta besteak pianoaren laguntza izanen dute zenbait piezetan. Bestetik, helduak bakarlariekin ariko dira ere. Horiek bakarrik ere kantatuko dute. Baita emakumezkoak eta gizonezkoak banatuta ere. Despedida, hori bai, guztiek elkarrekin emanen dute.

Etxarri Aranazko abesbatzaren Disney forever kontzertuko egitaraua
Izenburua Filma Urtea Abeslariak  
An innocent warrior Moana (Vaiana) 2016 Helduak  
We know the way Moana (Vaiana) 2016 Helduak eta pianoa  
Frozen suite Frozen 2013 Helduak  
Colores en el viento Pocahontas 1995 Helduak eta pianoa  
The circle of life El rey león 1994 Helduak eta bi bakarlari  
Can you feel the love to night El rey león 1994 Haurrak eta pianoa  
Bajo el mar La sirenita 1989 Helduak  
Parte de él La sirenita 1989 Neskak, haurrak eta pianoa  
Un mundo ideal Aladdin 1992 Bi bakarlari  
Bare necessities El libro de la selva 1967 Helduak  
Chem chem chemene Mary Poppins 1964 Haurrak eta pianoa  
Con un poco de azucar Mary Poppins 1964 Haurrak eta pianoa  
Hijo del corazón Dumbo 1941 Helduak eta bakarlaria  
Cavar, cavar -heigh ho Blancanieves 1937 Gizonezkoak eta pianoa  
Bibidi Babidi Bu Cenicienta 1950 Haurrak, helduak eta pianoa