Olentzero iheslariez ez ahazteko

Guaixe 2017ko abe. 16a, 10:47

Etxarri Aranazko Sostengu Taldeak euskal iheslari politikoen aldeko Olentzero ekimena antolatu du. Abenduaren 2an bezala, igande honetan ere plazan izanen dira 11:00etatik 14:00etara. Bitarte horretan etxarriarrek iheslariendako emanen dituzten opariak jasoko dituzte (eguberri jaki eta edariak, haurrendako arropak, jostailuak, liburua, musika…) Jasotako guztia taldekideek lehenbailehen Euskal Iheslariak Baionako St. André Plazan duten bulegora eramanen dute, beraiek banatu dezaten iheslari bakoitzaren beharren arabera. Taldeak ekimen horrekin urte batzuk badaramatza

Euskal Iheslarien kolektiboak jakinarazi duenez, gutxi gorabehera 85-100 euskal herritarren bizi direla gaur egun ihesean, horietatik 25 deportatura. Batzuk gaixotasun larriak pairatzen dituzte, eta gehienak 60 urte baino gehiagoko dituzte. “Bi estatuen guda zikinak 40 iheslari erail ditu”. Hainbat arrazoirengatik beste 9 deportatu eta 25 iheslari hil dira beraien etxetatik urrun. 2013. urteko garagarrilean etxeratzeko bide orria aurkeztu zuen Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak. Aldebakartasunez. Eta ordutik 128 iheslari itzuli dira beraien herrietara “Herria dugu arnas” ekimenaren baitan. Kolektibotik azaldu dutenez, “Espainiar Estatua mendeku politikan tematua segitzen du”.