Nafarroako 14 ikastetxe publikok kalitateari sariak jaso zituzten astelehenean. Maria Solana Hezkuntza kontseilariaren eskutik jaso zuten aitortza. Kalitatearekin konpromisoa aitortza jaso zuenetako bat Etxarri Aranazko San Donato eskola publikoa izan zen. Solanak azpimarratu zuen kalitate sare-kide direla sare publikoan ari diren ikastetxeen % 53 eta etengabeko hobekuntza sustatzeko egiten duten ahalegina eskertu zien.