Etxarriko irakurle taldearen hitzorduak

Guaixe 2017ko abe. 27a, 10:13

Etxarri Aranazko irakurle taldeak ikasturteko bi hitzordu berri zehaztu ditu. Urteko lehen irakurgaia Alberto Ladron idazlearen intriga eta misterio liburua izanen da: Jainkoen zigorra (2017, Elkar). Ilbeltzaren 25erako dute literatur-hizketaldia. Hurrengo hitzordua martxoaren 8an jarri dute. Orduan Jose Luis Alvarez Enparantzaren, Txillardegiren, Elsa Scheellen (1969, Lur) liburuaz ariko dira hizketan. Hitzordu guztiak 19:00etan dira, Victoriano Huizi udal liburutegian.