Etxarriko elkartasun jaialdiko sarrerak salgai

Guaixe 2017ko abe. 21a, 09:24

Etxarri Aranazko Sarek, senideek eta lagunek Zama doinuz arindu kontzertu-ikuskizuna antolatu du hirugarren urtez. Emanaldiarekin “euskal presoei apikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta hortaz ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea izango da; eta aldi berean urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea”.

Kontzertu bikoitza, 17:30ean eta 19:30ean, ilbeltzaren 14an izanen da. Hartan Mikel Urdangarinek, Niko Etxartek, Alex Sarduik eta Haimar Arejitak (Gatibu). Kutxi Romerok, Ines Osinagak, Pattik, Jurgi Ekizak (Willis Drummond) eta Irati Lasak eta lagunek parte hartuko dute. Sarrerak Etxarri Aranazko udaletxean salgai daude bulego ordutegian, baita www.etxarriaranatz.eus web orrian eta Xapatero eta Leku Ona tabernetan ere.