Kataluniako herritarrek botoa emanen dute gaurkoan. Hauteskunde bereziak dira: ez ditu Generalitateak deitu, Espainiako Konstituzioko 155. artikulua ezarri ondoren Madrilgo gobernuak baizik; hautagaietako bat preso dute Madrilen; beste hautagai bat erbestean; errepublika aldarrikapenaren babesaren neurgailu, baita 155. artikuluarena ere. Besteak beste.
5,5 milioi herritarrek eman dezakete botoa 20:00ak arte. Gora herri askeak lelopean, ordu horretan hasiko da Etxarri Aranatzen pintxo-pote independentista Leku-Onan, Derryn eta Xapateron. Batetik bestera ibiliko direnak boto kontaketaren jarraipena eginen dute. Eta bukatzean, 22:30ean, errepublikaren aldeko brindisa eginen dute Leku Onan.