Nafarroako Kluben Arteko Emakumezkoen Pala Txapelketako senior mailako finala atzo jokatu zen, asteazken gauean, Labrit pilotalekuan. Yanira Aristorena etxarriarrak eta Maite Ruiz de Larramendik ordezkatu zuten Oberena, Mendillorriko Etxarriren eta Urtasunen kontra. Oberenakoak izan ziren nagusi, 30 eta 15 hartu baitzituzten menpean Etxarri eta Urtasun. Atzera ere Nafarroako txapela ekarri du Aristorenak Etxarrira. Egun Aristorena eta Ruiz de Larramendi Sakanako txapelketan ari dira lehian; ea bertako txapela ere janzteko aukera duten.